Ohikoa denez, Iruritako bestekin abiatu da eskualdeko herrietako besten gurpila. Maiatzaren 28an, asteazken eguerdian piztu zuen lehen suziria Iruritako alkatetza taldeko Amaia Arraztia Alemanek. Berekin batera zeuden Begoña Goienetxe Arrijuria alkatea eta Maria Goienetxe Arrijuria, Maite Oteiza Apezetxea eta Kotte Plaza Etxenike kargodunek ere.
Iruritako plaza Baztango herri ttikietako eskoletatik hurbildutako neska-mutikoekin betea zen asteazken eguerdian. Lehen suziriaren ondotik, aurten 25 urte bete dituzten Baztango Gaitariek hedatu zituzten musika soinuak karrikaz karrika eta Rosario eta Pedro erraldoiek ere dantzatu zuten. Arratsaldean, haurrek jokoak izan zituzten eta gazteek herri kirolak. Arratsean, Baztanzopak eta Beñat eta Fernandorekin dantzaldia izan zuten.
Salbatore eguna gaur
Maiatzak 29, ortzeguna
Maiatzaren 29a, ortzeguna, Salbatore Egun handia dute Iruritan. Goizeko dianen ondotik, 11:00etan meza nagusia izanen dute. 12:00etan Iruritako Dantzarien emanaldia, ondotik luntxa. 17:45ean haurren pilota finaleko sari banaketa frontoian. 18:00etan bertso pilota. 19:30etik 21:00etara Joselu Anaiak plazan. 21:30etik 22:30era mutil dantzak. 00:00etatik 03:00etara Joselu Anaiak, ondotik besta karpan.
Maiatzak 30, ortziralea
09:00etan diana baserrietan eta Iruritako Txistulariak herritik barna. 11:30etik 13:30era haurrendako puzgarriak frontoian, ondotik haurren bazkaria karpan. 14:00etan gazteen bazkaria Jauregiarten eta jubilatuen bazkaria Olari jatetxean. 15:00etatik 18:00etara haurrendako puzgarriak frontoian. 18:30ean kalejira erraldoiekin. 20:00etan bokatak guraso elkartearen eskutik. 20:00etatik 21:00etara dantzaldia Itzal taldearekin. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 22:00etatik 01:00etara Sakatu elektrotxaranga. 00:00etatik 03:00etara dantzaldia Itzal taldearekin plazan eta 01:30etik 03:00etara Maruxak karpan.
Maiatzak 31, larunbata
10:00etan diana. 12:00etan kalejira erraldoiekin. 14:00etan zikiroa Luzianok alaiturik, eta ondotik herriari buelta Elutxa txarangarekin. 20:00etan bokatak guraso elkartearen eskutik. 20:00etatik 21:00etara dantzaldia Iratzar taldearekin plazan. 21:30ean mutil dantzak. 23:00etatik 02:00etara Iratzar taldea plazan. 00:00etatik 04:00etara J&J DJ karpan eta 04:00etatik 07:00etara Aimar DJ trinketean.
Ekainak 1, igandea
12:30ean kalejira erraldoiekin. 16:30ean haur eta gurasoen arteko herri kirol desafioa. 17:30ean herri kirol erakustaldia: aizkoran Ibai Soroa eta Eneko Saralegi, lastoan Jon Lapazaran eta harri altxatzen Estefi Etxebeste eta Imanol Royo. 19:00etan Los Tajudos del Norte mariatxiak plazan, eta bestak akitzeko, Gaixoak gu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!