Baztango Mendigoizaleek Baztango Mendi Itzuliaren 30. edizioa antolatu dute maiatzaren 25ean Berroetan. Bi ibilbide izanen ditu: motza (20,5 kilometro eta 1.030 metroko desnibela) eta luzea (33,5 kilometro eta 1.890 metroko desnibela). Irteera 07:00etatik 07:30era izanen da eta kontrol postuak izanen dira bidean. Itzuliak ez du sailkapenik izanen.
Aurten izen ematea online bakarrik egin daiteke, nafarmendi.org webgunearen bitartez. Maiatzaren 23ra arte ematen ahalko da izena eta 12 euro ordaindu beharko dira. Federatuek, berriz, 10 euro ordaindu beharko dituzte eta txartela erakutsi beharko dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!