Olaia Inziarte ere Gaztea Sarietarako izendatu dute bideoklip onenaren kategorian

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 17a, 13:30

Martxoaren 6an banatuko ditu Gaztea Irratiak aurtengo Gaztea Sariak Bilbon. Kategoriaz kategoria jakinarazten ari dira zein diren aurtengo hautagaiak, eta asteburuan jakinarazi dutenez Olaia Inziarte artista oronoztarra ere izendatua izan da 'Eman abisua' kantaren bideoklipagatik.

Oraingoz hiru dira izendatu dituzten eskualdeko artistak: Janus Lester taldearen buru den Jokin Pinatxo beratarra  Maixux Zugarramurdi aranoarra eta Olaia Inziarte oronoztarra

Maixux Zugarramurdik abesten duen 'Hileta kantu nafarra'  gainera bi saritara izendatu dute: kolaborazio onenera eta bideoklip onenera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun