Martxoaren 6an banatuko ditu Gaztea Irratiak aurtengo Gaztea Sariak Bilbon. Dagoeneko jakinarazi dituzte zein diren aurtengo izendatutako artistak eta horietan bi dira eskualdekoak. Jokin Pinatxo beratarra buru duen Janus Lester taldea artista onenaren kategorian izendatu dute. Zetak taldearekin batera 'Hileta kantu nafarra' kantatu duen Maixux Zugarramurdi aranoarra ere izendatu dute elkarlan onenaren kategorian.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.