Manifestazioa eta antolatu eta prestatzeko, lan taldeak egin eta gelditzen diren bi hilabeteetan zer eta nola eginen dute zehazteko.
Palacio de Arozteguia SL enpresak akordiorako aukera alde batera utzi eta auzia epaitegira eramanen dute otsailaren 3tik 7ra. Fiskalak, 56.000 euroko isuna eta 20 urteko kartzela zigorra eskatu du zazpi auzipetuentzat, 2021ean kanpaldi baten bidez Aroztegiko lanak gelditzeagatik. Zehazki, «talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak» egotzi dizkiete.
Berria jakin orduko, auzipetuei elkartasuna adieraztek0 ekintzak martxan jarri dituzte. Azaroarne 27an ehunka lagun bildu ziren Lekarozko frontoian auzipetuei babesa adierazteko. Egoera salatzeko manifestazioa ere antolatu dute otsailaren 1ean Iruñean. Hori guztia, prestatzeko, lan taldeak egin eta gelditzen diren bi hilabeteetan zer eta nola eginen duten zehazteko antolatu dute abenduaren 9ko batzar irekia.