Azaldu duenez, «argazkilaritzaren munduan denetik egiten dugu, baina batez ere gizartearen ingurukoak: jaunartzeak, ezkontzak, bestak eta ekitaldiak… baita argazkien markoztatzeak ere».
Urteak urte, lan egiteko modua «aunitz» aldatu dela dio; «analogikoarekin hasi baginen ere, orain digitala da dena, eta horrek bere alde onak eta txarrak ditu. Lan egiteko aunitzez aukera gehiago ematen ditu, emaitza segituan ikusten da eta edozein zuzenketa egiteko errazagoa da. Baina aldi berean, jendeak gehiago erabiltzen du eta argazkilariaren lana ttikitu egin da». Hala ere, «ez nuke erranen lana murriztu denik, aldatu baizik, bertze lanak sortzen dira; orain argazki haunditzeak, lehenagoko diskoen berreskuratzeak… eskatzen dizkigute».