Ttipi Txartela

«Bezeroak bere etxea maitatzea da gure lana»

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 10a, 12:00

Eraikuntzarako materiala baino gehiago saltzen duen enpresa da Almaco, Cristina Juanotena dekoratzaileak azaldu duen bezala; «Maite eta biok barne-diseinatzaile lanetan aritzen gara, komun eta zeramiken erakusketan. Horrez gain, parketa, ateak, leihoak, berokuntzarako aparatuak eta lorategiko barbakoak zein apaingarriak ere baditugu».

Azaldu duenez, «gure berezitasuna pertsonalizatutako arreta da. Gaur egun zurrunbiloa batean bizi gara, eta aunitzetan ezin diogu nahi bezain bertze denbora eskaini zenbait gauzari. Hortaz, gure lana etxeko espazioa bateratzea da; estiloak elkartzea, gune argitsu eta atseginak sortzea, naturarekin lotzen gaituzten materialak erabiltzea… bezeroak bere etxea maitatzea, azken finean».

Hori dela eta, «hasmentatik bukaeraraino egiten dugu lan, bezeroaren nahi eta beharretara egokituz; bere etxea ikusi, neurriak hartu eta xehetasun guziak zaintzen ditugu. Jendea animatu nahiko nuke etortzera eta edozein zalantza argitzeko hemen izanen gaituzue».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun