Bestak 2024

Anizko bestak ospatuko dituzte ortziraletik igandera

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 2a, 09:00

Besta giroa nagusi, egitarau oparoa izanen dute hiru egunez aniztarrek

Urriak 4, ortziralea. 11:00etan ezkila jotzea, haurren altxaferoak eta herriari itzulia herriko musikariekin. 11:30ean herri krosa eta 12:00etan frontenis txapelketa. 14:00etan bazkari autogestionatua elkartean eta 17:00etan frontenis txapelketako finalak. 20:00etan mutil dantzak eta 21:00etan baztan zopak. 00:00etan dantzaldia Bizphiru Pelau taldearekin eta goizaldean xingar jatea.

Urriak 5, larunbata. 11:00etan puzgarriak. 12:00etan paella lehiaketa eta 14:00etan paella jatea frontoian. 16:00etan mus eta partxis txapelketa. 19:00etan herri kirolak eta ondotik dantzaldia Nahia eta Jasonerekin. Afaltzeko bokatak izanen dira eta iluntzean su artifizialak.

Urriak 6, igandea. 11:00etan Elizondoko Abesbatzaren kontzertua elizan. 11:45ean luntxa eta 12:00etan Xarutako haurren pilota partidak, ondotik mus eta partxis txapelketako finalak. 13:30ean mahaia paratzea eta 14:00etan zikiro jatea Beñat Mitxelenarekin. 17:00etan bingo txapelketa eta 19:00etan karaokea. Ondotik dantzaldia Beñat Mitxelenarekin, xingar jatea eta kantaldia. Akitzeko, Gaixoak aniztarrak eta herriari itzulia.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun