Bestak 2024

Ortziralean hasi eta larunbatean egun osoan bestak ospatuko dituzte Izpegin

Ttipi-Ttapa 2024ko irailaren 18a

Erratzuko gazteek, Baigorriko Basaizea elkarteak eta Baztango Gazte Asanbladak Izpegiko bestak antolatu dituzte bigarren aldiz, eta egitarau oparoa prestatu dute ortzirale arrats eta larunbat osorako

Irailak 20, ortziralea

20:00etan Asisko eta Dom Campistronen marrazki emanaldia Bereko Bentan.

Irailak 21, larunbata

08:30ean mendi martxa Baigorritik Izpegira. 11:00etan bizikleta igoera Izpegiko lepora, Baigorriko elizako plazatik. 11:00etan ere Porrotxekin Irri kantu eta jolas. 12:00etan zintzur bustitzea Baigorriko eta Erratzuko gaiteroekin eta Inen da zeit txarangarekin. 13:00etan ekitaldi nagusia. 14:00etan bazkari herrikoia Inen da zeit txarangak alaitua. 17:30ean poteoa Elektrotxorongorekin, hiru bentetan barna. 21:00etan afari eskaintza Baigorriko Ikastolaren eskutik. 22:30ean kontzertuak: Spartak dementziala, Tatxers eta DJ Üzkülüz.

Autobus zerbitzua

Izpegiko lepora igotzeko eta bertatik jaisteko autobus zerbitzua izanen da larunbatean egun osoz, bai Baigorritik, eta baita Elizondotik ere.

Igotzeko 10:00etan, 12:00etan eta 19:00etan aterako da Elizondotik, eta Erratzutik ere pasako da. Itzultzeko, aldiz, 20:30ean, 03:00etan eta 06:00etan aterako da Izpegiko lepotik eta Erratzun geldialdia eginda Elizondora joanen da. Baigorritik igotzeko 11:00etan, 13:00etan, eta 20:00etan aterako da autobusa, eta itzulera 19:30ean, 02:00etan eta 05:00etan izanen da. 

Zerbitzuak 3 euroko prezioa izanen du.

Caracteres: 4808 | Palabras: 636 | Párrafos: 24 | Líneas: 178 />99 | Columnas: 5

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun