Bestak 2024

Arraiozko bestetara joateko Gan-torri autobus zerbitzua izanen da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 29a, 14:00

Arraiozko bestak ate joka ditugu eta, Baztango Udalak Gan-torri autobus zerbitzua antolatu du larunbaterako.

Hiru ibilbide eginen ditu autobusak.

Lehenbizikoa Arizkundik aterako da:
  • 23:00etan Arizkun
  • 23:05ean Erratzu
  • 23:15ean Amaiur
  • 23:20an Zubiarteko bidegurutzea
  • 23:25ean Elizondo
  • 23:30ean Etxarri (Lekarozko bidegurutzea)
  • 23:35ean Lekaroz
  • 23:40an Irurita
  • 23:45ean Arraioz
Oronoz-Mugairitik bertzea aterako da:
  • 23:55ean Oronoz-Mugairi
  • 00:00etan Almandoz
  • 00:05ean Berroeta
  • 00:10ean Aniz
  • 00:15ean Ziga
  • 00:25ean Arraioz
Eta azkena Elizondotik zuzenean Arraiozera joanen da:
  • 02:00etan Elizondo
Bueltatzeko autobusak

Bueltatzeko autobusek bi ibilbide eginen dituzte. Bat Oronoz-Mugairi aldera joanen da eta 03:15ean, 04:45ean eta 06:30ean aterako dira. Bertzea Arizkun aldera joanen da eta 03:45ean, 05:15ean eta 07:00etan aterako dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun