Abuztuak 30, ortziralea
12:00etan altxaferoak, ondotik txistulariak eta haurren jokoak. 14:00etan haurren bazkaria. 16:00etan puzgarriak, txokolate hartzea eta bingoa. 19:00etan itzulia Tuku-tuku txarangarekin, Laxoa plazatik abiatuta. 20:30ean mutil dantzak. 21:30ean zopak, Tuku-tuku txarangak alaituak. 01:00etan dantzaldia Bizphiru Pelau taldearekin.
Abuztuak 31, larunbata
10:00etan diana. 11:00etan karta jokoak eta hamaiketakoa Mardean. 17:00etan mus txapelketa Arizti elkartean, izena ematea 16:30ean. 18:00etan herriko dantzarien emanaldia. 19:00etan patata tortilla eta postre lehiaketa eta dastaketa. 20:00etan dantzaldia Andoni Mitxelenarekin. 00:00etan kontzertuak: Alarma Morea, Bad Sound System eta DJ Xuri ta Beltz.
Irailak 1, igandea
10:00etan diana. 12:00etan itzulia herriari erraldoiekin, Laxoa plazatik hasita. 17:30ean Arraiozko XXII. Grand Prix. 20:00etan Bidenabar taldearen kontzertua. Ogitartekoa afaldu eta tragoxka hartzeko aukera izanen da.
Irailak 2, astelehena
11:00etan bizikleta martxa. 11:30ean ipuin kontalaria. 14:30ean zikiro jatea. Bakoitzak bere platera eta mahai-tresnak eraman beharko ditu. 20:00etan dantzaldia Beñat Mitxelenarekin. 00:00etan Gaixoak gu.