Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Baztango Udalak elkartasuna adierazi die Aroztegiko auzipetuei eta UGEPa deuseztatzeko eskatu du

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 19a, 13:00

EH Bilduk atzoko osoko bilkuran aurkeztu zuen mozioa eta EH Bilduren eta Zurekin Baztanen aldeko 8 boto, UPN eta Baztango Independenteen 2 abstentzio eta Geroa Bairen kontrako botoa izan zuen

Baztango Udalak adierazi duenez, «2021eko apirilean Lekarozen, Aroztegian, Palacio de Arozteguia SL enpresa sustatzaileak bertan egin nahi duen proiektuaren urbanizazio lanei ekin zien. Nafarroako Kontratu publikoen epaitegiak obra horien esleipena deuseztatu zuen, beraz, obrek ez lukete inoiz hasi izan beharko».

Lanen kontra «jende aunitz mobilizatu zen eta kanpaldi jendetsua egin zen Aroztegia inguruan, desobedientziaren bidez obra horiek geldiarazteko exijituz. Protesta horien harira, zazpi herritar salatuak izan ziren eta duela gutti beraien kontrako zigor eskaerak ailegatu dira. Guztira, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko fidantza eskatu du fiskaltzak».

Horren harira, Baztango Udalak «auzipetutako zazpi baztandarrei elkartasuna adierazi» nahi izan die eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio «Aroztegiko Udalaz Gaindiko Eragina duen Plan Sektoriala deuseztatzeko eta foru intereseko izaera kentzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun