Bestak 2024

Bestak ospatuko dituzte Azpilkuetan uztailaren 4tik 7ra

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 2a, 08:00

Herriko gazteek adin guzietarako pentsatutako egitaraua prestatu dute lau egunez

Uztailak 4, ortzeguna. 18:30ean besta hasmenta txupinazoarekin, eta 19:00etan frontenis txapelketako finala jokatuko dute. 21:00etan ezkila jotzea eta 21:30ean baztan zopak afalduko dituzte. Ondotik gaupasa izanen da, Beñat akordeoilariak alaituta.

Uztailak 5, ortziralea. 11:30etik aitzinera puzgarriak. 14:00etan gazte bazkaria eta 16:30ean mus txapelketa. 17:30ean txokolate hartzea izanen dute eta 18:00etan bingo eta karaokea. 20:00etan bokatak gurasoen eskutik.

Uztailak 6, larunbata. 08:00etan zikiroko su piztea eta 09:00etan gosaria. 14:30ean zikiro jatea izanen da eta 21:00etan afaria, Modesto akordeoilariak alaiturik. 00:00etan gaupasa izanen dute DJ Benturarekin.

Uztailak 7, igandea. 10:00etan kalejira izanen da herriko haurren eskutik, eta 11:00etan meza nagusia. 12:00etan luncha herriko elkartean. 17:00etan Eriz magoaren ikuskizuna eta 18:30ean haurren pilota partidak. 20:00etan tortilla jatea eta ondotik Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun