Gradu Amaierako Lanaren aurkezpena eginen du Anne Garmendiak ekainaren 13an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 10a, 17:00

NUP

Iaz Baztango Udalaren beka lortu zuen Anne Garmendia elizondoarraren Gradu Amaierako Lanak, eta aurten NUPeko Jaime Brunet saria irabazi du. Haur Hezkuntzako ikasketak eginda, gazteen familia barneko tratu txarren detekzio goiztiarra aztertu eta kasu horietarako protokolo baten proposamena diseinatu du Garmendiak, eta lanaren emaitza aurkeztuko du ortzegunean 19:45ean Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun