Gerezi eta marmelada ekologikoak izanen dira Iruñeko Ekomerkatuko protagonista larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 30a, 17:00

Marmelada eta gereziez gain, hainbat produktu izanen dira ikusgai eta erosgai larunbatean Iruñeko Ekomerkatuan.

Larunbat honetan, ekainak 1, EKOmerkatua eginen dute Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean, CPAEN/NNPEKek antolatuta. Oraingoan marmelada izanen da protagonista Eulateko Lurmendiren eskutik 12:00etatik 14:00etara eginen den Zatoz eta dastatu espazioan. Gainera, sasoiko fruta eskuragai egonen da eta Etxauribarko Kiroga anaiek Arraizako gerezi ekologikoak ekarriko dituzte.

 

Sasoiko gereziak

Ohikoa den bezala, EKOmerkatuko edizio bakoitzean, eta elikagaien ekoizpen-denboraldien arabera, Nafarroako ekoizle ekologikoek gaztak, olioak, ardoak, barazkiak, lekaleak, marmeladak, ogiak eta pastak, eztia, pasta, garagardoak eta Nafarroan ekoiztu eta landutako elikagai ekologikoen abar luze bat gerturatzen dute Iruñeko erdigunera, ez bakarrik  kontsumitzaileak erosteko, baita salmenta zuzena bultzatzeko eta gertuko harremana sortzeko. Hain zuzen ere, sasoia kontuan hartuta, ekaineko EKOmerkatuan Kiroga Anaiak Fruitu ekologikoak parte hartuko dute, Arraizako (Etxauribar) gerezi ekologiko gozoekin.

Gainera, EKOmerkatu honek jardunaldia are interesgarriagoa egiten duten hainbat jarduera ditu. Pilates/yoga fusio klase bat programatuta dago María Huget Elcarterekin. Horretarako, izena eman behar da cpaen@cpaen.org helbidean, 10:45ean hasiko da.

EKOmerkatuan programatutako bertze jarduera bat EKOmiradas argazki ekologikoaren lehiaketako sarien ematea da. Lehiaketa horretara 131 argazki aurkeztu dira, eta horien proposamenik onenak Autobus Geltoki Zaharreko erabilera anitzeko aretoan erakutsiko dira.

 

EKOMERKATUA

Ekainak 1 10:00etatik 14:00etara. Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra.

  • Ekollaondo. Arrautzak, ahuntz-gazta. Goldaratz.
  • Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.
  • El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
  • Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.
  • Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra eta almendruak. Faltzes.
  • Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
  • Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioa. Munarriz.
  • Axuribeltz. Gazta. Iturgoien.
  • Erlandere. Eztia. Arbeiza.
  • Erlan. Eztia. Izurzu.
  • Gil Pagola. Olioa. Eulz.
  • Bodegas Azpea. Ardoa. Lumbier.
  • Pastas Martinelli. Pasta. Beriain.

POSTU GONBIDATUAK

  • Lurmendi. Marmeladak. Eulate.
  • Kiroga Anaiak Fruitu ekologikoak. Gereziak. Arraiza (Etxauribar)

 

JARDUERAK

  • 10:45-11:45: Pilates yoga fusio klasea. Inskripzioak cpaen@cpaen.org helbidean. Eraman esterilla eta arropa erosoa.
  • 12:00-14:00: Zatoz eta dastatu. Lurmendiren eskutik marmelada dastaketa doan.
  • 12:30: EKOmiradas argazki lehiaketaren sari banaketa.

 

 Informazioa guztia hemen: www.ekomercado.org

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun