Guztira131 argazki aurkeztu dira CPAEN/NNPEKek antolatutako EKOMiradas Nafarroa Ekologikoaren 1. argazki lehiaketara. Lehenengo saria Tafallako José Luis Zubirik irabazi du, Pluma y lana argazkiagatik; bigarren sariaDaniel Andiónek jaso du, Al amanecer argazkiagatik, eta hirugarren saria Alfredo Piedrafitak jaso du, El Señor de la noche argazkiarengatik. Lehen hiru sarietako bat ez bada ere, Oronoz-Mugairiko Josu Inziarte argazkilariaren bi argazkik akzesita edo aipamena ere lortu dute.
CPAEN/NNPEKek EKOmiradas lehiaketaren lehen edizioan aurkeztutako argazki guztien kalitatea baloratu du, eta, gainera, arrakastatsua izan da parte-hartze mailan. Lehiaketak 450 euro banatuko ditu sari eta oparietan. EKOmiradas argazki lehiaketaren sari banaketa larunbat honetan izanen da 12:30etan EKOmerkatuan, CPAEN/NNPEKeko lehendakari Mª José Arrondoren eskutik. Gainera, aukeratutako 12 argazkiak Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan egongo dira ikusgai. Ekitaldia irekia da bertaratu nahi duten guztientzat.
Saritutako hiru argazkiak eta bederatzi aipamenak CPAEN/NNPEKen 2025eko urteko egutegia egiteko erabiliko dira.
SARITUEN ETA ACCESIT-EN ZERRENDA
1. SARIA: Pluma y lana. José Luis Zubiri (Tafalla).
2. SARIA: Al amanecer. Daniel Andión (Iruñea).
3. SARIA: El señor de la noche. Alfredo Piedrafita (Artika).
ACCESITA:
Pastando en la niebla. Blanca Lorza (Andosilla).
Arizkungo kalabazak. Joseba Díez (Madril).
Cardos a 5 euros. José Reyes (Bartzelona).
Color otoñal. Gloria Vázquez (Iruñea).
Con la lluvia. Ángel Benito (Errioxa).
Esparragueras. Ángel Benito (Errioxa).
Ezpondako Borda. Josu Inziarte (Oronoz-Mugairi).
Lavanda. Josu Inziarte (Oronoz-Mugairi).
Latxa. Mª Ángeles Albarrán (Barañain).