Nola definituko zenuke zeure burua?
Natura, kirola eta lagunekin egotea gustatzen zaion mutiko lasaia.
Zein dira zure zaletasunak?
Orokorrean kirola egitea gustatzen zait, mendira joatea edo frontoi kirolak gehienbat. Baita naturan egotea eta posible denean besta egitea ere.
Zer du Berroetak bertze herriek ez dutenik?
Herrian dagoen lasaitasuna eta inguruan ditugun mendi eta xoko zoragarriak.
Eta zerk egiten ditu berezi Berroetako bestak?
Herri ttikia izanik, herritar guzien artean sortzen den giroa.
Zein da zure lehenbiziko oroitzapena herriko bestetan?
Gorriti animaliekin herrira etortzen zenekoa dut lehen oroitzapena.
Eta gaur egun, zein duzu jarduerarik eta egunik gustukoena?
Lehenbiziko eguna izateagatik eta fresko egonik, baztan zopak erranen nuke, eta sortzen den giroagatik, zikiro eguna.
Herri ttikia izanda, nola antolatzen dituzue bestak?
Bestak gehienbat gazteen artean antolatzen ditugu, baina aitzinerat atera ahal izateko herri guztiak laguntzen du.
Zer izaten da lan gehien eskatzen duena?
Besten aitzinetik egin beharreko prestaketa lan guzia; mahaiak ekarri, gauzak eskatu, ostatua muntatu… hala ere, bestetan bertzelako hainbat lan daude herritar guzien laguntzarekin egiten ditugunak.
Zerbait aldatuko zenuke egitarauan?
Ez, Berroetako herrirako neurrian egindako bestak dira.
Zein dira zure asmoak epe motzera?
Udaz disfrutatzea.
Eta epe luzera?
Bertze herrialderen bateko natura eta fauna ezagutzeko bidaiaren bat egitea gustatuko litzaidake etorkizunean.