Bestak 2024

Berroetako bestak ospatuko dituzte maiatzaren 17tik 20ra

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 16a, 09:00

Herriko gazteek ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute lau egunez, herritar guzien gustura

Maiatzak 17, ortziralea. 17:30ean haurrendako ipuin kontalaria izanen da Haizea Loirarekin. 19:00etan suziriek bestei hasiera emanen diete eta txopo goratzea eginen dute herriko trikitilariekin. 20:00etan mutil dantzak izanen dira eta 21:00etan baztan zopak. Ondotik Bizphiru Pelau taldea eta DJ Boletus Rumberus. Gan-torri zerbitzua izanen da.

Maiatzak 18, larunbata. Goizean diana izanen da eta 11:00etatik aitzinera haurrendako puzgarriak. 12:30ean bailableak izanen dira plazan Elizondoko Gaiteroen eskutik eta 14:30ean gazte bazkaria eginen dute. 17:30ean puzgarriak izanen dira berriz ere eta txokolate hartzea izanen dute. Aldi berean, bertso poteoa eginen dute Alazne Untxalo eta Urko Gartziarekin. 19:00etan paella eta postre lehiaketa izanen da eta 19:30ean dantzaldia Andonirekin. 21:00etan afaria eginen dute lehiaketako platerekin eta sariak banatuko dituzte. Ondotik dantzaldia izanen dute berriz ere Andonirekin.

Maiatzak 19, igandea. 10:00etan gaiteroak eta erraldoiak herrian barna ibiliko dira. 11:00etan meza nagusia eta 12:00etan luntxa eta pilota partidak izanen dituzte. 17:45ean haurren herri kirol saioa izanen da Arantza, Basaburua, Bera eta Igantzi taldeekin. 19:00etan Jaione Olazabal eta familiaren kontzertua izanen dute eta 21:00etan xingar jatea euskal kanta zaharrekin.

Maiatzak 20, astelehena. 11:00etan LII. Bizikleta Itzulia izanen da eta 12:00etan mus txapelketa. 14:00etan zikiro jatea eginen dute, Beñatek alaiturik, eta 21:00etan xingar jatea. Bestak akitzeko Gaixoa ni eginen dute 00:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun