Bestak 2024

Baztango gaiteroek piztu dute Iruritako bestetako suziria

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 9a, 12:30

Mikel Ortega izan zen txupinazoa bota zuena eta igandera bitarte ospatuko dituzte Salbatore bestak. Argazkiak: Ondikol.

Ohi bezala, Iruritak hasi du eskualdeko besten egitaraua. Maiatzaren 8an, asteazken eguerdian piztu zuten lehen suziria Baztango gaiteroek, Mikel Ortegaren eskutik, bestei hasmenta emanez. Hogei urte baino gehiago ditu Baztango Gaiteroak taldeak Iruritako Salbatore bestetan eta hori eskertu nahi izan zieten.

Mikel Ortegarekin batera, Asier Jauregi eta Izai Urrutia izan ziren Iruritako plazan eta txupinazoaren ondotik, erraldoiekin batera karrikaz karrika ibili ziren jotzen. Gaur, egun handia ospatzen ari dira Iruritan eta igande arratsera bitarte egitarau zabala izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun