Mertzeria bat bezala hasi zena denborarekin aldatu egin da, «denetik saltzen duen denda» bihurtu arte: «neurri bereziko lentzerian espezializatzen gara, baina haur, gizon eta emakumeendako arropa, etxerako eta baserritar jantziak, bitxiak, jostailuak… ere baditugu». Gainera, «beti saiatzen gara ferietara joaten eta marka berriak sartzen». Hala ere, «mertzeria zerbitzuak betiko martxan ongi funtzionatzen du. Denok elkar ezagutzen dugu eta jendeak badaki hemen gaudela edozein gauza behar badute».
Honez gain, «Top topa online denda irekitzeko aukera izan genuelarik, animatu ginen. Erakusleiho bezala ongi funtzionatzen du eta zerbitzu ttiki baten aukera ematen du, baina hemengo jendeak nahiago du honat etorri eta produktuak probatu erosi aitzinetik».