Egitarauak biharamunean segituko du, larunbatean, Arizkunen. Mikel Laboaren 'Nire hitza ez dezala haizeak eraman' esaldiaren murala eginen dute Lamiarrietan. 10:30ean izanen da hitzordua eta adin guzietako herritarrak animatu dituzte parte hartzera.
Elkarretaratzeak martxoan
Yala Nafarroak egindako deialdiarekin bat egin dute Baztanek eta Leitzak, eta elkarretaratzeak eginen dituzte martxoko lehenbiziko asteburuan. Elizondon martxoaren 2an izanen da, 11:00etatik 13:00etara herriko plazan. Leitzan, berriz, hilaren 3an, 12:00etatik 14:00etara plazan.
Elkarretaratzeaz gain, diru bilketa solidarioa eginen dute bi ordu horietan. Diruaren zati bat Benjamin Netanyahu Israelgo ministroa internazionalki auzipetzeko erabiliko dute, eta bertze puska Gazara bidaltzeko.