Goiz-goizetik bildu dira Lozy'seko langileak enpresaren atarian

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 20a, 08:30

Grebako lehen jardunaldian, Lekarozko Lozy's farmazeutikako 50 langile baino gehiago enpresaren aitzinean bildu dira 05:30erako. Gosari solidarioa eginen dute bertan, eta 09:30etik 10:30era kotxe karabana abiatuko dute. Ondotik, enpresaren atera bueltatuko dira.

Egitarauak bihar eta etzi izanen du segida:

  • Otsailak 21, asteazkena: 05:30etik 06:30era enpresaren aitzinean bilduko dira, 08:00etan gosari solidarioa eginen dute eta 09:30etik 10:30era kazerolada.
  • Otsailak 22, ortzeguna: 05:30etik 06:30era enpresaren aitzinean bilduko dira eta 08:00etan gosari solidarioa eginen dute. 09:30etik 10:30era kotxe karabana eginen dute eta ondotik enpresara buelta. Arratsaldean manifestazioa eginen dute, 18:00etan Elizondoko plazatik abiatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun