Inauteriak 2024

Otsailaren 11tik 13ra ospatuko dituzte inauteriak Erratzun

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 9a, 16:00

Herrian eta auzoetan ibiliko dira eskean igandetik asteartera, eta dama eta mozorroen desfilearekin borobilduko dituzte inauteriak

Otsailak 11, igandea

09:00etatik aitzinera eskean arituko dira herrian barna etxez etxe, Olaia eta Lierni eta Ekiñe eta Irati trikitilariekin. 20:00etan dantzaldia izanen dute elkartean Modestoren eskutik.

Otsailak 12, astelehena

Gorostapolo, Azkarate, Untxide eta Larreta inguruan ibiliko dira eskean 10:00etan, Olaia eta Lierni eta Ekiñe eta Irati trikitilariekin. 17:00etan haurrendako txokolate hartzea izanen da Kastonean, eta 18:30ean dantzaldia eginen dute elkartean Luzianorekin. Ondotik, gaualdia izanen dute Zubi Puntan.

Otsailak 13, asteartea

Iñarbil eta Iñarbegiren txanda izanen da eskean, 10:00etan abiatuta, Olaia eta Lierni eta Ekiñe eta Irati trikitilariekin. 14:00etan bazkaria eginen dute Kastonean, eta izen ematea bertan egin daiteke. 17:00etan desfilea eginen dute, eta akitzeko, dantzaldia Joxe Angelen eskutik elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun