Erdizko meategiaren proiektuaz

Nafarroako Gobernuak Erdizko proiektua UGEP gisa tramitatzea baimendu du

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 17a, 12:50

Behiak Erdizen. Valledebaztan.com

Baztango Batzar Nagusiak egindako eskaera kontuan hartu gabe, Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Eragina duen Plana (UGEP) izendatu du gaur goizean Magnesitas Navarras enpresak Erdizen egin nahi duen meategi proiektua. Erdiz Bizirik plataformak adierazi du ez duela proiektua «inposatzea» onartuko eta hartutako erabakia «baztandarren iritziaren kontrakoa» dela. Proiektuaren kontrako alegazio zerrenda bat prestatu dute, eta sinatzeko deia egin diete herritarrei.

UGEParen helburua proiektua interes publikokoa izendatzea da, tokiko udalaren eta haren legediaren mende izateari uzteko. Honekin aurrera eraman nahi dituzte meategia egiteko lanak eta beharrezko instalazio eta azpiegituren eraikuntza, haien artean 6,6 kilometroko bide baten egokitzea NA-1740 errepidetik. Meatzaritza proiektuak 25 urteko iraupena izanen duela aurreikusi du enpresak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun