Bertan, «beti saiatu izan gara kalitate haundiko produktuak eskaintzen: pastelak, tartak, opilak, pastak, izozkiak, txokolatea, bonboiak… Kalitate hau lortzeko urteetako lana eta eguneroko ikaskuntza beharrezkoa izan da, aldizkako formakuntza espezifikoarekin batera». Kalitatezko lehengaiak erabiltzen dituzte, prozesu gehiena eskuz egiten dute eta produktua freskoan saltzen dute, «egunean eguneko produktuak izateak sekulako aldea ekartzen baitu».
«Txokolatea da gure espezialitatea. Kakao haziarekin egiten dugu lan, nire birraitatxik lantzen zuen moduan; haziak erosi, xigortu, azala kendu, errotatik pasa, azukrea gehitu… eta kakao ekologikoa erabiltzen dugu». Izozkiak ere «Jauregiko behi-esne ekologikoarekin egiten ditugu, eta zaporean eta kalitatean nabari da. Aldi berean, ilusioa egiten digu lehengaien ekoizpena bertaratzeak».