Iparraldeko eta hegoaldeko pilotarien arteko paxaka desafioa jokatuko dute Elizondoko ferietan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 26a, 08:00
Iparraldeko eta hegoaldeko pilotarien arteko paxaka desafioa jokatuko dute ortziralean Antxitonean.

Ortziralean 10:00etan hasiko da ligaxka Antxitonea trinketean eta eguerdian jokatuko dute finala

Iparraldeko eta hegoaldeko pilotarien arteko paxaka desafioa jokatuko dute urriaren 27an Elizondoko Antxitonea trinketean, Elizondoko feriak aitzakia hartuta. Laxoa Elkarteak antolatu du desafioa, Antxitonea trinketearen, Elizondoko Lanbide Eskolaren eta Baztango udalaren laguntzarekin. Ortziralean 10:00etan hasiko da ligaxka eguerdi aldera jokatuko dute finala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun