Bestak 2023

Gartzaingo bestak ospatuko dituzte urriaren 11tik 14ra

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 10a, 08:00

Herriko gazteek hainbat ekitaldi antolatu dituzte lau egunetarako

Urriak 11, asteazkena. 16:00etan txupinazoa eta ezkila jotzea izanen dira bestei hasmenta emateko, 16:15ean mus txapelketa eta 21:30ean baztan zopak frontoian. Ondotik dantzaldia izanen da DJ Bullekin.

Urriak 12, ortzeguna. 12:00etan meza nagusia izanen da Ariztegiko ermitan eta ondotik luntx herrikoia. 18:00etan Los Tajudos del Norte mariatxiak frontoian eta 20:00etan bailableak Baztango gaiteroekin. 21:30ean bokatak izanen dira.

Urriak 13, ortziralea. 14:00etan gazte bazkaria Ariztegin eta haurren bazkaria herrian. 16:30ean auzoari buelta musikarekin eta 17:30ean haurren eta gazteen jokoak. 20:00etan dantzaldia Gabenara taldearekin , 21:00etan afari herrikoia frontoian eta 00:00etan dantzaldia berriz ere Gabenararekin.

Urriak 14, larunbata. 12:00etan boneta jaurtiketa. 14:00etan zikiro jatea frontoian eta ondotik dantzaldia DJ Kapitan Generalekin. 00:00etan Gaixoa ni eta besten akabaila DJ Kapitan Generalekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun