Bestak 2023

Bestak hasi dituzte arraioztarrek

Ttipi-Ttapa 2023ko irailaren 1a

Gaur eguerdian bota dute bestei hasiera emateko txupinazoa.

Lau egunez bestak ospatzeko prest dira arraioztarrak. Gaur eguerdian bota dute txupinazoa eta astelehen arratsean borobilduko dituzte bestak. Bihar arratsean Gan-torri autobus zerbitzua izanen da Baztango bertze herrietatik Arraiozera joateko.

Irailak 1, ortziralea

  • 12:00etan altxaferoa eta txistulariak.
  • Ondotik, bestetako mural margotzea eta haurren jokoak.
  • 14:00etan haurren bazkaria.
  • 16:00etan haurrendako puzgarriak, jokoak eta txokolate jatea.
  • 19:00etan herriari itzulia Tukutuku txarangarekin laxoko plazatik abiatuta.
  • 20:30ean mutil dantzak.
  • 21:30ean baztan zopak Tukutuku txarangarekin.
  • 01:00etan gaupasa Gabenara taldearekin.

Irailak 2, larunbata

  • 10:00etan dianak.
  • 11:00etan karta jokoak eta hamaiketakoa Mardea auzoan.
  • 11:30ean haurrendako arrain harrapatzea Mardeako lixutegian.
  • 17:00etan mus txapelketa Arizti elkartean.
  • 18:00etan herri dantzari ttikien eta gaztetxoen emanaldia.
  • Ondotik, patata tortilla eta postre lehiaketa eta dastatzea.
  • 19:30ean dantzaldia Hauspolariekin.
  • 00:00etan Xakun elektrotxaranga eta DJ Xuritabeltz.

Arraiozko haurrak ortziralean, bestetako lehenengo egunean.

Irailak 3, igandea
  • 10:00etan dianak.
  • 12:00etan itzulia herrian barna erraldoiekin laxoko plazatik abiatuta.
  • 17:30ean Arraiozko XI. Grand Prix.
  • 19:00etan Menditarrak. Ogitartekoak afaldu eta tragoxka hartzeko aukera izanen da.
Irailak 4, astelehena
  • 11:00etan  haurrentzako bizikleta martxa eta jokoak.
  • 14:30ean zikiro jatea Hauspolariek alaiturik. Bakoitzak bere plater eta mahai-tresnak eraman beharko ditu.
  • 20:00etan dantzaldia Hauspolariekin.
  • 00:00etan Gaixoak gu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun