Bestak 2023

Arraiozko bestetara joateko Gan-torri autobusa izanen da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 31a, 16:00

Baztango Gizarte Zerbitzuek Gan-torri autobus zerbitzua antolatu dute aurten ere, herrietako bestetara «seguru eta eroso» joateko eta bueltatzeko. Larunbat gauean Arraiozera joateko autobusa izanen da.

Joateko hiru autobus izanen dira. Lehenbizikoa Arizkundik abiatuko da 23:00etan eta hurrengo ibilbidea eginen du: 23:05ean Erratzu, 23:10ean Amaiur, 23:15ean Ordoki, 23:20ean Elizondo, 23:25ean  Etxarri (Lekarozko bidegurutzean), 23:30ean Lekaroz, 23:35ean Irurita eta 23:40ean ailegatuko da Arraiozera.

Bigarren busa 23:50ean abiatuko da Oronoz-Mugairitik: 23:55ean Almandoztik, 00:00ean Berroetatik, 00:05ean Aniztik, 00:10ean Zigatik pasata, 00:20ean ailegatuko da Lekarozera.

Azken busa 02:00etan Elizondoko plazatik abiatuko da eta zuzenean Arraiozera joanen da.

Bueltatzeko hiru autobus izanen dira bi norabideetara: Oronoz-Mugairi aldera 03:15ean, 04:45ean eta 06:30ean eta Arizkunera 03:45ean, 05:15ean eta 07:00etan.

Arraiozen autobusa sarrerako errotondan geldituko da eta bertatik aterako da. Joan-etorriak 3 euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun