Hasi bazen hasi, mendi tontor aunitzetara igo da Iñarrea Draveten sindromea ikusgai egiteko helburuarekin. Bertzeak bertze, Europako Mendietan, Pirinioetan, Alpeetan eta Andeetan ibili da. Egunotan Pirinioetako bortz mendi adierazgarri igo nahi ditu. Atzo Aneto (3.404 metro) igota ondoko egunetan, Posets (3.375 metro), Monte Perdido (3.355 metro), Vignemale (3.298 metro) eta Balaitus (3.144 metro) igotzeko asmoa du Iñarreak. Berriki, Pic Long (3.192 metro) eta Neouvielle (3.091 metro) ere igo ditu erratzuarrak, bi egunez.
Baina Pirinioetako igoera horien ondotik, bertze bat ere badu begiz joa erratzuarrak: urrian Afrikako gailurrik garaienera ailegatu nahi du, Kilimanjarora (5.895 metro), Tanzaniako ipar mendebaldean.