«Eskualde feminista bat sortzeko Baztan-Bidasoko neska* gazteak saretzea» helburu duten topaketak antolatu dituzte heldu den asteko larunbatean, eta hainbat ekitaldi izanen dira egun osoan Baztango Gaztetxean:
- 11:00etan Zertaz da hain matxista gure eskualdea? mahai-ingurua izanen da, eta urriaren 13tik 15era Usurbilen eginen den Baterajotzearen aurkezpena eginen dute.
- 12:30ean bertsobermut feminista izanen da eskualdeko bertsolariekin.
- 14:00etan bazkaria eginen dute Merkatuko plazan. Ondotik Feminancy film laburra proiektatuko dute.
- 17:00etan tailerrak izanen dira: gorputzeko ileak tindatzeko, totebagak apaintzeko, buztina erabiltzeko eta twerking egiteko.
- 19:00etan karro poteoa eginen dute herriko karriketan barna.
- 21:00etan bokatak izanen dira gaztetxean.
- 23:00etan kontzertuak izanen dituzte: Alu Zikinak eta Bines Katiko. Ondotik musika jartze kolektiboa.
Bazkaldu ahal izateko izena eman beharko da aitzinetik, eta egunean bertan bortz euro ordainduko dira. Horretarako, hurrengo galdetegia zabaldu dute antolatzaileek.