Inauteriak 2023

Orakunde egunarekin hasiko dituzte inauteriak bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2023ko ots. 15a, 14:00

Ortzirale eta larunbatean musika, mozorroak eta besta izanen dira nagusi herrian

Otsailak 16, ortzeguna 
10:00etan haurren kalejira Saskaitz plazatik abiatuta (Santiago karrika, adinekoen egoitza, Jaime Urrutia karrika). 11:00etan jokoak plazan eta frontoian. 13:00etan bazkaria. 15:00etan oilar dantza Iriarte frontoian. 16:30ean merienda frontoian. 17:00etan dantzaldia Joxe Angelekin frontoian.

Otsailak 17, ortziralea
09:00etan gazteen puxka biltzea gaztetxetik abiatuta, Andrea eta Goiatzek trikitixa eta panderetarekin alaitua. 16:00etan haurren desfilea ikastolako parketik abiatuta. 17:00etan txokolatada plazan. Ondotik dantzaldia Hauspolariekin plazan. 20:00etan danborrada Herriko Etxetik abiatuta.

Otsailak 18, larunbata 
11:30ean orgen eta mozorroen desfilea ikastolatik abiatuta. 18:00etan dantzaldia aiZer DJarekin plazan, gazteek eta ez hain gazteek iraun arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun