Epaiketa eginen diote Elizondon istripua izan duen auto gidariari

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 6a, 10:15

Foruzaingoak jakitera eman berri duenez, epaitegira deituko dute bart arratsean Elizondoko aseguru etxe baten kontra istripua izan duen gidaria. Ageri denez, zaurituta ospitalera eraman duten gidariak alkohol tasa laukoiztu du, ez du gidabaimenik eta gidatzen zuen autoa asegururik gabe eta IAT-ITVrik gabe zegoen eta istripuaren inguruan aparkatuta zegoen bertze auto bat ere kolpatu du. Delitu horiek guztigatik salatu eta inputatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun