Kontrola galdu eta aseguru etxe baten kontra istripua izan du auto batek Elizondon karriketan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 6a, 08:15

Bart arratsean istripu bat gertatu da Elizondoko Santiago eta Jaime Urrutia karriken artean. Autoak kontrola galdu eta argazkietan ageri denez, aseguru etxe baten kontra joan da, kalte handiak eraginez saltokian. Gidaria zaurituta eraman dute lehenik Elizondoko osasun etxera eta segidan Iruñera, ospitalera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun