Baztango Euskaraldiko Batzordeak #euskaraldiabaztanen15egun15herri ekimena abiatu du. Herri bakoitzak argazkia aterako du, Euskaraldian parte hartzeko deia eginez, eta gero argazkia egitearen erronka bertze bati luzatuko dio. Iruritarrak izan ziren argazkia egin zuten lehenbizikoak eta orain arraioztarrak eta azpilkuetarrak gehitu zaizkie.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.