Elizondoko zahar etxeko langileek ere gaurko elkarretaratzearekin bat egin dute

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 25a, 14:50

Elizondoko zahar etxeko langileak. Argazkia: LAB sindikatua.

Nafarroako zahar etxeetan hitzarmena eta baldintza duinak eskatuz elkarretaratzea eginen dute gaur arratsaldean Elizondoko plazan, eta hitzordu horretara joateko deia egin dute Elizondoko zahar etxeko langileek. Atzo Berakoek egin zuten. Elkarretaratzea 18:00etan eginen dute eta LAB, ELA eta UGT sindikatuek deitu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun