Uda giroa

Amaiurko bestak bi txandatan banatuak ospatuko dituzte aurten

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 13a, 09:00

Igande arratseko suziri eta ezkil-jotzearen ondotik Kuxkuxtu txaranga ibiliko da herrian barna.

Abuztuaren 14tik 16ra zenbait ekitaldi antolatu dituzte eta hilaren 19an eta 20an, kontzertuak eta zikiro jatea.

Herri batzutan asteburua aprobetxatzeko aitzineratu egin dituzte Amabirjin bestak eta bertze batzutan bere horretan utzi dituzte. Amaiurren erdi eta erdi eginen dute. Suziriak eta ezkil-jotzea igande arratsean eginen dute eta igandetik asteartera eginen dute besten lehen txanda: astelehenean ardi erakusketa eta lehiaketa eta artzain zakurren txapelketa izanen dituzte. Bigarren txanda, berriz, hurrengo asteburuan eginen dute: ortziralean gazteen afaria eta kontzertuak izanen dituzte eta larunbatean mus txapelketa, boneta jaurtiketa, zikiro jatea eta gaupasa. Baina bertze hainbat ekitaldi ere prestatu dituzte.


Abuztuak 14, igandea

20:00etan suziriak eta ezkila-jotzea. Kuxkuxtu txaranga herrian barna. 21:00etan baztan zopak Kuxkuxtu txarangak alaiturik (txartelen aurresalmenta herriko elkartean). 01:00etan gaupasa Iratzar taldearekin (itzulera autobusa herriz herri 04:00etan eta 06:00etan).

 

Abuztuak 15, astelehena

10:00etan Baztan-Bidasoko XVIII. ardi erakusketa eta lehiaketa, ardi gasna lehiaketa eta artisauen erakusketa. Zaldi eta behien erakusketa, trikitilariek alaiturik. 11:00etan meza nagusia. Ondotik Gaztelu taldearen emanaldia elizan. 13:00etan mutil dantzak eta hamaiketakoa. 17:00etan artzain zakurren desfilea trikitilariek alaiturik. 17:30ean XLVI. Artzain Zakurren txapelketa, Patxi Etxeberriaren XVII. memoriala. 20:00etan herri kirol erakustaldia plazan. Ondotik Artisten gaua: Ainara Maiaren olerkiak eta Pottoka & Eskortzen eta Teresa Urkiolaren musika.

 

Abuztuak 16, asteartea

11:00etan haurren esku pilota finalak. 12:00etan haurren jokoak plazan. 14:00etan haurren bazkaria elkartean. 16:00etan haurrendako puzgarri eta karts-ak plazan. 19:30ean txokolate jatea. 20:00etan mutxikoak, gaita, larrain dantza eta mutil dantzak. 20:30ean paella lehiaketa.  23:00etan dantzaldia Bizphiru Pelau taldearen eskutik.

 

Abuztuak 19, ortziralea

11:00etan mus zimizta. 12:00etan erraldoiak herrian barna. 14:00etan gazteen bazkaria. 17:30ean herritarren arteko jokoak. 19:00etan Matraka elektrotxaranga herrian barna. 21:00etan gazteen afaria elkartean.  23:00etan kontzertuak: Kamuts, Kilimak eta Kaleko Urdangak. Ondotik besta goitiko ostatuan.

 

Abuztuak 20, larunbata

12:00etan mus txapelketako finala. 12:30ean XIX. Boneta Jaurtiketa. 14:00etan zikiro jatea Salaberrik alaiturik. 21:00etan gaita, larrain dantza eta mutil dantzak. 00:30ean gaupasa Gabezin taldearekin (gan torri autobusa herriz herri).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun