Uda giroa

Zigako bestak abuztuaren 9tik 13ra izanen dira

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 10a, 11:00

San Lorentzo eguneko eta hondar eguneko xinger jatea izaten da Zigako bestetako bereizgarrietako bat.

Bi urteren ondotik herritarrak gogotsu daude sanlorentzoak ospatzeko

San Lorentzo bestak ospatzeko prest daude zigatarrak, eta bi urteren ondotik otorduak, kontzertuak eta jokoak izanen dira nagusi berriz ere Zigan bortz egunez. Abuztuaren 9tik 13ra ospatuko dituzte aurten herriko bestak eta hainbat jarduera prestatu dituzte egitaraua denen gustukoa izateko.

Abuztuak 9 asteartea

Bezpera

Bestei hasmenta emateko 20:00etan txupinazoa eta ezkila-jotzea. Herriko trikitilariak Zigako karriketan barna ibiliko dira. 21:00etan Baztan zopak eta 00:00etan dantzaldia Modestoren eskutik.

Abuztuak 10, asteazkena

San Lorentzo Eguna

10:00etan dianak, 11:00etan meza nagusia eta 12:00etan luntxa eta Joxean Etxeberriaren aizkora erakustaldia izanen dira. 18:30ean Los Tajudos del Norte mariatxien emanaldia izanen da eta 20:00etan dantzaldia Modestorekin. Ondotik joaldunak izanen dira. 22:30ean xinger jatea eginen dute eta eguna akitzeko dantzaldia Modestorekin berriz ere 00:00etan.

Abuztuak 11, ortzeguna

Haurren Eguna

10:00etan dianak, 11:00etan haurrendako jokoak eta 14:00etan haurren bazkaria. 17:00etan puzgarriak izanen dira, 19:00etan patata tortilla lehiaketa eta 20:00etan dantzaldia Hauspolarien eskutik.

Abuztuak 12, ortziralea

Gazteen Eguna

10:00etan dianak, 11:00etan mus txapelketa eta 14:00etan gazteen bazkaria. 17:30ean gazteen jokoak izanen dira eta 18:00etan pala txapelketa. 20:00etan dantzaldia izanen da Fidelekin, 22:00etan herri afaria eginen dute eta eguna akitzeko dantzaldia berriz ere Fidelekin 00:00etan.

Abuztuak 13, larunbata

Zikiro jatea

10:00etan dianak eta ondotik haurren frontenis txapelketa. 12:30ean pilota partidak izanen dira eta 14:00etan zikiro jatea, Modestok alaitua. 20:00etan Joselu Anaiak izanen dira oholtzaren gainean, 22:00etan Xinger jatea eta bestak akitzeko kontzertua berriz ere Joselu Anaiak taldearekin 00:00etan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun