Amaiurko gazteluaren suntsipenaren bosgarren mendeurrenaren harira, abuztuaren 6an, larunbata, 21:30ean ospatuko da mendeurreneko ikuskizun nagusia Amaiurren, gaztelua zegoen tontorraren magalean. Ikuskizunaren izena Aurkituko gaituzuenoi izanen da eta Jon Maia bertsolaria da zuzendaria.
Jon Maiak zuzendutako ikuskizuna izanen da eta bertzeak bertze, Et Incarnatus orkestrak, Oinkari dantza taldeak, Gorka Hermosak, Olaia Inziartek, Jean Mixel Bedaxagarrek, Joseba Irazokik, Aire ahizpak, Elizondoko Abesbatza ttikiak eta Amaiurko Gaztelu taldea abesbatzak parte hartuko dute, bertze hainbat gonbidatu eta sorpresarekin batera.
Ikuskizunaren izenak etorkizuneko biztanleei egiten die aipamena eta ikuspegi horrekin atzoko, gaurko eta biharko Euskal Herria barne hartzen dituen kontakizun artistikoa eskainiko du hainbat kultur eremuetako artisten parte hartzearekin. Emanaldi bakarra izanen da eta sarrerak www.amaiur.eus webgunean daude salgai.