Ttipi Txartela

«Eraikuntza bat egiteko beharrezko material guztia dugu Almacon»

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 19a, 12:00

1973an ireki zuen Jose Mari Meokik Almaco Elizondon eta gaur egun Migel Meoki eta bere hiru anaiak dira nagusiak. «Eraikuntza aunitz egiten ziren garai hartan eta materialaren beharra ikusi zuen aitak, eta biltegi bat sortzea erabaki zuen. Hasmentan ttikia zen, baina poliki-poliki haundituz joan da gaur egun den negozioa bihurtu arte».

Zerbitzuen aldetik «bilakaera handia» izan du eta kanpoko materialetan aukera zabala dute: «teilatuak, morteroak, fatxadak, zementuak, burdinak, isolatzaileak, oholtzak… denetik». Eraikuntzako materialaz gain barneko dekoraziorako ere hainbat produktu dituzte; «zeramikak, komunak, parketak, ateak, leihoak… zerbait eraikitzeko beharrezko guztia dugu».

Gainera, zerbitzu berria dute orain, «etxeetara joaten gara diseinu aholkuak emateko eta aurrekontu bat egiteko». Makineria alokatzeko eta materiala garraiatzeko zerbitzua ere eskaintzen dute.  Negozioak «ongi» funtzionatzen du, «gehien bat Iparraldean ere lan aunitz egiten dugulako, Baztango bailara nahiko ttikia da eta ez dira hainbertze etxe egiten».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun