Uda giroa

Sanferminak ospatuko dituzte Azpilkuetan uztailaren 6tik 9ra

Bi urteren ondotik, gogotsu daude azpilkuetarrak herriko bestak berriz ere ospatzeko eta herritar guziendako egitaraua prestatu dute

Uztailaren 6a, asteazkena, besten hasmenta. 17:00etan haurren pilota finala. 18:30ean txupinazoa. 19:00etan frontenis txapelketako finala. 21:00etan ezkila-jotzea eta 21:30ean baztan zopak. Ondotik gaupasa Beñat akordeoilariarekin.

Uztailaren 7a, ortzeguna, San Fermin Eguna. 10:00etan kalejira herriko haurren eskutik. 11:00etan meza nagusia eta 12:00etan luntxa herriko elkartean. 14:00etan gazteen bazkaria eta ondotik jokoak. 20:30ean Menditarrak eta 21:30ean tortilla jatea.

Uztailaren 8a, ortziralea, haurren eguna. 11:30etik aitzinera puzgarriak. 16:30ean mus txapelketa. 17:00etan txokolatada. 19:30ean aizkora desafioa: Joxean Etxeberria Jon Rekondoren kontra.

Uztailaren 9a, larunbata, zikiro jatea. 08:00etan su piztea. 09:00etan gosaria. 14:30ean zikiro jatea Aitor akordeoilariak alaiturik. 21:00etan afaria eta 00:00etan Hauspolariak. Ondotik 'Gaixoa Ni'.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun