Fanfarrean alaituta, tenorez hasi zen mugimendua herrian eta hamaikak aldera Amaia Elizagoien eta Olaia Inziartek ipuin kontaketa ederra eskaini zieten ttikienei. Bazkarian 150 lagun inguru elkartu ziren eta bazkal ondoko bertso saioarekin gozatu ondotik, kalejira egin zuten Kinbonbo Brass Bandaren laguntzarekin. Eta eguneko ospakizunei gaueko kontzertuekin eman zieten akabera.