Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko erresistentziaren I. urteurrena ospatuko dute larunbatean Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 11a, 13:00

Eguna ospatzeko, 'Telleri' izeneko kanta egin dute Kinbobo Brass Band taldearekin

Aroztak herri-ekimenak Aroztegiko erresistentziaren lehenbiziko urteurrena ospatuko du larunbat honetan, maiatzaren 14an, Lekarozen. Egun osoko egitarau izanen du 'Ereindakoak omen uzta' jardunaldiak:

  • Goizean fanfarrea herrian
  • 11:00etan ipuin-kontalaria eta mural margoketa
  • 14:30ean zikiro jatea, menu barazkijalearen aukerarekin, eta bertsoa saioa
  • 18:00etan kalejira herritik barna Kinbonbo Brass Banden eskutik
  • 22:00etatik aitzinera kontzertuak: Leizeak, Burutik, AFU eta DJ Kazeruerk

Afaltzeko bokatak erosteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun