Otsailean onartu zuen Baztango Udalak Erdizko proiektuari buruzko galdeketa egiteko espedientea, eta Espainiako Gobernuaren oniritziaren zain dago egun prozesua.
Erdiz Bizirik plataformak behin baino gehiagotan salatu du, ordea, Magnesitas de Navarra enpresak Erdizen egin nahi duen proiektua UGEP —Udalez Gaindiko Eragina duen Plana— gisa tramitatu nahi duela, baztandarren iritzia, eta Baztanen egin nahi den herri galdeketaren emaitza errespetatu gabe.