Nerea Iturriria erratzuarrak Felix Sanz Zabalzaren Las brujas de Erratzu liburua euskaratu zuen joan den urtean, eta herritarren laguntzarekin antzerkian bihurtu zuen. Orain, Erratzuko Herriak eta Kultur elkarteak lagunduta, antzezlana taularatzeko prest daude herritarrak. Apirilaren 8an eta 9an izanen dira emanaldiak, 20:30ean Erratzun. Sarrerak salgai paratu dituzte Erratzuko Altxuan eta Zubipuntan eta Elizondoko Axularren baina dagoeneko agortu egin dira.