Segurtasuna hobetzeko, proiektua bi plataformatan banatuko dute
Geltoki berrirako 1.500 m2 inguruko azalera aurreikusi dute, hiru dartsena eta hiru autobus aldi berean hartzeko prestatua. Autobusak aparkatzeko eremu bakoitzak 8 metro inguruko zabalera eta 12 metroko luzera izanen dute. Nasa bakoitzak 12 metro luze eta 3 metro zabal izanen dute, eta era guztietako erabiltzaileen irisgarritasuna eta mugikortasuna ahalbidetuko dute. Aldaguneak perimetroko espaloi bat izanen du, espaloi horretatik nasetara sartu ahal izateko. Gaur egun dagoen manposteriazko markesina erabiltzaileen elkargune gisa mantenduko da.
Autoendako aparkaleku publikoak 1.200 m2 inguru izanen ditu, autoak aparkatzeko 21 plazarekin eta mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako plaza batekin.
Ibilgailuen zirkulazioa antolatzeko, sarrera-puntu bakarra eta irteera-puntu bakarra utziko dira eta, beraz, zirkulazioa noranzko bakarrean eginen da.