Azpiegitura NA-8303 errepidean eraikiko dute, Martin Urrutia etorbidean. Gisa honetara, «garraio publikoko, aparkalekuko eta pasabideko erabiltzaileen segurtasuna hobetu» nahi du Nafarroako Gobernuak, eta erabilera bereizteko bi plataforma eraikiko dituzte: horietako bat autobusak aparkatzeko eta horiek maniobrak egiteko, eta bertzea, aparkaleku publikorako. Bi eremuak bata bertzearen artean bereiziak izanen dira.
Autobus geltokiak 1.500 metro koadroko eremua izanen du eta hiru dartsena izanen ditu. Autobusen aparkalekuek 8 metroko zabalera eta 12 metroko luzera izanen dute, eta nasek 12 metroko luzera eta hiru metroko zabalera.
Aparkaleku publikoak, bertzalde, 1.200 metro koadro izanen ditu, eta autoentzako 21 plaza eraikiko dituzte, horietako bat mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitua.