Auto, traktore eta kamioi ttikiekin egiten dute lan; «konponketak eta salmentak, berriak zein bigarren eskukoak». Citroën etxe ofizialarekin egiten dute lan, «baina edozein markako autoak saltzen ditugu, salmenta profesionaleko webguneetatik erosten ditugu, garantia ematen diogu eta gero guk saltzen dugu». Erosleei dagokienez, «denetik» badago, «batzuek kotxe berriak nahiago dituzte baina badira bigarren eskukoak bilatzen dituztenak ere».
Herriaren erdigunean dago tailerra, eta hori «leku estrategikoa» da; «aparkalekua badugu eta lekua onean gaude, jendea oinez bueltatzen ahal da etxera autoa utzita eta guk ere hurbiltzen ditugu behar badute».
Koronabirusarekin aldaketa nabaritu dute, «baina badugu lana, ez gara kexu. Jendeak badaki musukoa eraman behar dela, badute haien lekua guregana sobera ez hurbiltzeko eta arauak betetzen ditugu. Lan egiteko modua aldatu da baina lana badugu».