Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Nafarroako Auzitegiko elkarretaratzera joateko Elizondoko plazan elkartuko dira bihar goizean

Baztango hainbat erakundek elkarretaratze deialdia egin dute, Aroztegiko proiektua gelditzea leporatuta auzipetuak izan diren sei herritarrei elkartasuna adierazteko eta epaiketa salatzeko. Bihar 09:00etan elkartuko dira Iruñean, Nafarroako Auzitegiaren aitzinean. Harat joateko autoak antolatzeko, bihar 07:30ean Elizondoko plazan elkartuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun