Baztango herritarrek adierazi dutenez, «TEX eta Palacio de Arozteguia, S.L. bezalako enpresa espekulatzaile eta suntsitzaileen menpe dauden gobernu eta epaitegiek, sei herritar deitu dituzte deklaratzera, baina proiektu hau herri oso batek gelditu du, ez sei pertsonek. Beraz epaiketa hau herri oso baten kontrako eraso bezala hartzen dugu. Banakako arduraz mozorrotu nahi dutena, kolektiboki erantzuteko prest gaude».
Nafarroako Gobernuaren «erantzukizun politikoa» azpimarratu dute; «gatazka honek irtenbide politiko erraza du: proiektu hau betiko geldiaraztea. Behin eta berriz eskatu zaie herritarren hitza entzun eta proiektua geldiaraztea. Azkenengo aldia joan den irailean izan zen; hainbat talde parlamentariorekin bildu eta gure eskaera helarazi arren, isiltasun konplizea bertzerik ez dugu entzun. Ez gara aspertuko erranez proiektu hau gelditu behar dela eta beren burua herritarren ordezkaritzat dituzten horiei dagokiela lan hori».
Proiektua gelditu arte «auzolanean eta borrokan» segituko dutela adierazi dute, eta «epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko» elkarretaratzea antolatu dute epaiketaren egunean. Ortzegunean, urtarrilaren 27an, Iruñean bilduko dira, Nafarroako Auzitegiaren aitzinean 09:00etan. Herritarrei bertan parte hartzeko deialdia egin dute eta hainbat kolektibo eta herrik babestu dute adierazpena:
- Baztango Gaztetxea
- Iñarrosi Neska* Gazte Taldea
- Ikama Lekaroz
- Burrunba Morea
- Baztango Talde Feminista
- Plazara Dantzara
- Ernai Baztan
- GKS Mendialdea
- Baztango Sortu
- Baztango EH Bildu
- Baztango Ezkerra
- Baztan-Bidasoako Pentsionistak
- (H)ilbeltza
- Jo ala Jo
- Zapatllera Musikazale Elkartea
- Baztandarren Biltzarra
- Baztango Zaporeak
- Baztango Talde Ekosoziala
- Erdiz Bizirik
- Aroztak
- Milotxuri Bizirik
- BRT
- Laxoa Elkartea
- Amaiurko Herria
- Anizko Herria
- Arizkungo Herria
- Arraiozko alkatetza taldea
- Azpilkuetako Herria
- Berroetako Herria
- Elizondoko Herria
- Erratzuko alkatetza taldea
- Iruritako Herria
- Lekarozko Herria
- Oronozko Herria
- Zigako Herria